Plastiko birziklatuagaz egindako hamar banku jarri dituzte Iurretan

Anboto 2023ko urt. 31a, 11:21

Iurretako Udalak ingurumenagaz jasangarriak diren hamar jarleku berri jarri ditu Bixente Kapanaga kalean. Horrela pauso bat gehiago eman gura izan dute "garapen jasangarrian aurre egiteko eta udalerri adiskidetsuago bat lortzeko bidean".

Plastiko birziklatu eta birziklagarriz egindako hamar banku dira Iurretan jarri dituztenak, mantentze-lanik behar ez dutenak, udal arduradunek azaldu dutenez. "Bai oinak bai oholak plastikozkoak dira, gaikako bilketaren ontzien zatikitik berreskuratuak", argitu dutenez.

Orain arte egon diren jarlekuekin "zailtasunak" izan dituzte adineko pertsonek, eta birziklatutako plastikoagaz egindako banku horiekin ordezkatu ditu udalak. Azaldu dutenez, 4.000 euroko inbertsioa eskatu dute jarleku berriek. Bestalde, askotariko diseinua duten beste lau banku ere jarri dituzte.

Laster paperontzi berriak eta bizikletentzako aparkaleku berriak ere jarriko dituzte, Maspe kaleko autobus geltokiaren inguruan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!