Iurretako jubilatuen etxeko taberna asteon zabalik

Jone Guenetxea 2023ko urt. 30a, 09:05

Vicente Murillo, Bixente Kapanagan dagoen lokalean.

Iurretako jubilatuen etxeko obrak amaituta, tabernak asteon zabalduko ditu ateak.

Vicente Murillo tabernako arduraduna da. Lau hilabeteko obren ondoren, azken prestaketetan dabil asteon ateak zabaltzeko. Murillok maiatzean zortzi urte egingo ditu jubilatuen etxeko tabernako arduradun. Lokalean egindako lanen artean, udalak Goiuriko Ama nagusien elkartearen bulegoak berritu ditu eta baita kafetegiko barra, sukaldea, jantokia, biltegia eta hainbat zerbitzutarako lokal bat ere; 273 metro koadro guztira. Irisgarritasuna hobetzeko, traba arkitektonikoak kendu dituzte. Altzariak aldatu eta seinaleak ere hobetu dituzte. Udalak 160.000 euroko inbertsioa egin du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!