Barikuan hasiko da Antzerkia Bultzatuz egitasmoaren edizio berria

Anboto 2023ko urt. 12a, 12:56

Hamar antzezlan ikusi ahalko dira Iurretan ekainera bitartean. Lehena bariku honetan izango da, Paraiso konpainiaren Bihotz bihotzez

Hilean bi obra eskainiko dira, bata helduentzako, eta bestea familia osoarentzako. Bigarren hitzordua, urtarrilaren 20an izango da, Teatro Besarkadaren Luna Llena. Otsailean, Javier Arandaren Vida eta Anita Maravillasen Pintto pintto eskainiko dira. Martxoan, ostera, Eneko eta Ixabelen abentura berri bat, eta Quiero konpainiaren La reina del Arga. Maiatzean, Benetan beren Batetik bestera, eta  Juan Cruz Gurrutxagaren Arranopola; Marmarren Arrainak bihotzean eta Proyecto culturaren Menina, soy una puta obra de Velazquez ikusi ahalko dira ekainean. Egun zehatzak ANBOTOren agendan ikusi ahal dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!