Besteak beste, mahai-ingurua, Errementari filmaren emanaldia eta umeentzako tailerrak egingo dituzte hilabete honetan zehar. Haur literaturan nabarmendu zen bereziki Ormazabal, eta lan oparoa utzi zuen idatzita. Harenak dira, adibidez, Maripertxenta, Esaera zaharrak eta txiste berriak eta Pernando Amezketarra lan ezagunak.
2017ko urrian egin zituzten lehenengoz Iurretan jardunaldi literarioak, Joseba Sarrionandia idazlea omentzeko. Ordutik, Sarrionandiaz gainera, Gloria Fuertes, Leire Bilbao eta Astrid Lindgren omendu dituzte. Bosgarren edizioa dute aurtengoa.