Orekarte, bigarren eskuko eta artisau azoka egingo dute Iurretan zapatuan

Anboto 2022ko abe. 15a, 12:30

Orekarte, bigarren eskuko eta artisautza azoka egingo dute Iurretan, zapatuan.

Askondoko karpan ipinitako erakustokietan askotariko artisau-lanak erakutsi eta salduko dituzte; eta bigarren eskuko objektuak eskuratzeko aukera ere egongo da. Azoka 10:00etatik 15:00etara egongo da zabalik, antolatzaileek azaldu dutenez. Guztira 23 postu jarriko dituzte. Eguerdian, Iurretako Bizio ekoizleek parrillan prestaturiko ogitartekoak jateko aukera ere egongo da, Orekarte dinamikaren sustatzaileek jakinarazi dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!