Azoka Solidariorako materiala batzen hasi dira Iurretan

Anboto 2022ko aza. 30a, 09:30

Abenduaren 12tik 16ra bitartean VIII. Azoka Solidarioa egingo dute Iurretan.

Hasi dira azokarako objektuak batzen. Jostailuak, bitxiak, arropa, sukalderako objektuak eta dekorazio elementuak utzi daitezke, besteak beste, Ibarretxe kultur etxean. Abenduaren 2ra bitartean batuko dituzte donazioak, 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 20:00etara. Azokan baturiko dirua JAED gizarte laguntza elkarteari emango diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!