Teslak entrega eta salmenta osteko zerbitzua dituen zentroa zabaldu du Iurretan

Anboto 2022ko aza. 30a, 08:44

Tesla konpainiak Euskal Herriko lehenengo Tesla Center kontzesionarioa zabaldu du Iurretan.

Azpiegitura berriak entrega eta zerbitzu gunea ditu, eta hainbat Tesla automobil modelo ikusteko 'showroom'-a ere bai. Salmenta osteko zerbitzua ere ipiniko dute martxan, abenduaren 1ean. Gidatze-probak egiteko informazioa eskatzeko aukera ere badago, konpainiak jakinarazi duenez.

Zerbitzu hauek batzen dituen Teslaren lehenengo zentroa da Euskal Herrian. Espainian bost daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!