Erlantz Zaldunbidek irabazi du Alpin Ultras 2022 zirkuitoa

Anboto 2022ko aza. 19a, 19:01

Gaur Costa Blanca trails lasterketan lehengo amaitu ondoren, Erlantz Zaldunbidek Alpin Ultra Trail 2022 zirkuitoa irabazi du. Iurretarrak 13 ordu 15 minutu eta 49 segundu behar izan ditu 101 kilometroko lasterketa amaitzeko, Hiru minutura heldu da bigarrena, Sergio Achau. Hirugarrena izan da Andres Jover, 13 ordu 33 minutu eta 2 segundo behar izan ditu.

Egindako lanagaz pozik agertu da iurretarra. Beldurragaz abiatu zuen lasterketa atzo 23:00etan. "Hainbat lesio izan ditut eta entrenamenduetan ezin izan dut gura nuen guztia eman. Hala ere, sasoian sentitu naiz eta pozik nago emaitzagaz". Gauez giro freskoa izan duela azaldu du mendi korrikalariak, eta lasterketan leku ederrak ikusteko aukera izan duela. Oso ondo sentitu da lasterketan. "Momentu batean galdu ere egin naiz, baina lortu dut berriz ere ibilbidea hartzea eta lasterketa irabaztea; bigarrena oso gertu izan dut, baina lortu dut irabaztea".

Lehenengoz parte hartu du Zaldunbidek Costa Blanca trails lasterketan, baita Alpin Ultra zirkuitoan ere. Eta erronka handia izan dela azaldu du. "Erronka handia izan da lasterketa hau azaroan ospatzen delako eta urtea luze egiten delako zirkuitoko lasterketa puntuagarrietan parte hartzerakoan. Urte amaieran gorputza deskantsu eske dabil eta horrelako probak prestatzea gatxa egin zait aurten". Zaldunbidek adierazi duenez, mendia lasterketa teknikoetan parte hartzeko prestatzen jarraituko du.

Seigarren aldia du Alpin Ultra Trail zirkuitoak. Jurramendi trailarekin hasi zen. Ondoren, Alto Aller eta Canfranc Canfranc lasterketan egin dira. Gaurko Costa Blanca trailarekin amaitu da zirkuitoa.

Erlantz Zaldunbide

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!