Kristina Mardaras eta Justo Alberdi Iurretako Goiuria ikastolaren historia ikertzen hasi dira. Ilusioz eta emozioz beterik, atzera begirako bidai bat egingo dute, Frankismoaren aurrean euskararen alde altxatu ziren une historikora, euren bizitzan mugarri izan zen garaira. Horixe da dokumetalak batzen duen istorioa. Guztira ia 60 lagun elkarrizketatu zituzten Goiuria ikastolaren historioa jasotzeko, eta dokumentalean erdiak agertzen dira, gutxi gora behera. Hari propioa eman dio istorioari egileak, dokumentalak film itxura eduki dezan
'Ilunetik argira' Iurretako Udalak, Gerediaga elkarteak, Goiuria Kooperatibak eta Gurien Baik lagundutako dokumentala da.