Azaroaren 11n, Les Fous hirukote donostiarraren txanda izango da; ahots hirukotean oinarrituriko kontzertua emango dute, pianoaren eta perkusioaren laguntzagaz. Azaroaren 19an, Irati Bilbaok joko du kontzertua; Begin diskoaren aurkezpen biran murgildurik jarraitzen du abeslari durangarrak. Kontzertu sorta ixteko, Mikel Azpirozek Islak diskoa aurkeztuko du; Azpiroz sei urtegaz hasi zen pianoa jotzen, eta musikaria izateaz gainera konpositorea eta ekoizlea ere bada; proiektu propioez gainera Travellin´Brothers, Duncan Dhu eta Jabier Muguruza musikariekin lan egin du, besteak beste. Emanaldietarako sarrerak doakoak izango dira eta Ibarretxe kultur etxean jaso beharko dira ikuskizuna baino astebete lehenago, edo egunean bertan 18:30etik aurrera. Kontzertu guztiak Ibarretxe kultur etxean izango dira.