Gaur, urriak 2, Urriko Lehen Asteleheneko azoka ospatu dute Gernika-Lumon. Bertako abelburuen lehiaketa Jon Koldo Bikandik irabazi du. Iurretarraren behiek kategoria guztietako lehen sariak lortu dituzte: ganadutegi onenaren, behi onenaren eta idisko onenaren lehenengo sariak. Epaimahaiak "produktuaren homogeneotasuna eta kalitatea" goraipatu ditu.
Ganaduzaleek piriniotar arrazako abereak aurkezten dituzte Gernikako Urriko Lehenengo Asteleheneko azokara. Bestalde, urriaren bukaeran beste jai bat egin ohi da Busturialdeko hiriburuan. Urriko Azken Astelehena, Euskal Herriko baserri azokarik garrantzitsuenetako bat.