Gaur arratsaldean umeentzako jolasak eta ginkana egongo dira, eta iluntzerako tortilla txapelketa eta erromeria antolatu dituzte. Bertso jaialdiak eta kontzertuek osatuko dute eguna. Bihar mozorro eguna izango da, herri bazkariak, erromeriak eta musikak borobildutako eguna.
Domekan agurtuko dituzte jaiak, baina aurretik nekazaritza azokaz eta dantzarien saioaz gozatzeko aukera egongo da.
Iurretarrek eguaztenean eman zieten hasiera jaiei. Azken 50 urteetako ohiturari jarraituz, txapligoak jaurti zituzten Montoitik. Aurten, zazpi; sei herriko kofradien izenean eta azkena herritik kanpora dauden iurretarren izenean. Arratsaldean, Doniel Atxa jasotzeko batu ziren plazan.