Ez hori bakarrik; aurretik, elkarrizketak ere egingo dituzte, giroa berotzeko. 17:30 inguruan, esatariek plazako protagonistekin berba egingo dute. "Doniel Atxa altxatuko dutenekin berba egingo dugu, ikustera etorriko den jendeagaz, gazte bazkariko antolatzaileekin...", azaldu dute. Gero, Iurretako jaietako ekitaldirik esanguratsuenetarikoa dena azalduko dute, ohiko umore ukituagaz. Jaien ondoren, denboraldi berriari ekingo diote Laixiar Irratian. Aurten, nobedade lez, Badok Hamahiru saioa egingo dute. Bestalde, iaz barikuetan ematen zuten magazineari eutsiko diote, baina baliteke programa hori egunez aldatzea. Irratikoek ez dute oraindino zehaztu zein beste saiok jarraituko duen.