Ohiko mostradoreen ordez mahaiko arreta-guneak jarri dituzte, "erabiltzaileari esertzeko eta arreta gizatiarragoa eta pertsonalizatuagoa jasotzeko aukera emanez", ohar batean azaldu dutenez. "Arreta-eredu hurbilagoa, integralagoa eta pertsonalizatuagoa garatzea" izan dute helburu nabarmendu dutenez.
Iurretako kontsultategiak — Durangoko Lehen Mailako Arretako Unitateari dagokio— 347 metro koadro erabilgarri ditu eta inguruko 4.355 pertsonari ematen dio zerbitzua. Erizaintza, Pediatria eta Familia Medikuntzako zerbitzuak ditu, eta, urtean, 41.487 kontsulta artatzen ditu, osakidetzako arduradunek azaldu dutenez.