Txosnagunean gune morea egokituko dute, eta erasotuari babesa eta laguntza eskaintzeko 688 755 000 arreta telefono zenbakia egongo da operatibo. Herrian ez ezik, erasoa Iurretarekin mugakide den herri batean gertatuta ere emango zaio arreta erasotuari; adibidez, erasoa etxerako bidean gertatu bada. Tabernariei eta jaien inguruan lanean arituko diren guztiei zerbitzuari buruzko informazioa emango zaiela gaineratu dute, eta dauden baliabideak ere azalduko zaizkie, Irtxaso Garamendi zinegotziak azaldu duenez.
Edozein eraso mota dela eta, protokoloaren arduradunek erantzun bat ematera deitu dituzte herritarrak. Era berean, Anderebide elkartekoek azaldu dute eraso sexisten inguruan sentsibilizatzeko askotariko materiala erabiliko dela jai guneetan. Eraso sexista baten berri duten momentuan, jaiak ete egingo direla argitu dute Auskari taldeko neskek, eta informazio gune bat jarriko dela gaineratu. Era berean, intentsitate handiko eraso sexista bat gertatuz gero, 112 telefono zenbakira deituko dutela azaldu dute, laguntza eskatzeko. Kontrako jarrera agertarazteko eszenatokiaren gainera igoko dira Auskariko neskak, eta ekintzagaz bat egitera deitu dituzte herritarrak.
Jai Batzordetik nabarmendu dute ez dutela eraso sexista edo arrazistarik onartuko, ezta LGTBI+ mugimenduaren kontrakorik ere. Eta erasoei erantzun bat emateko protokoloagaz bat egiten dutela. Gogoratu dute erasotzaileak ez direla ongietorriak sanmigeletan.