Bizkaitik, Gipuzkoatik eta Arabatik etorritako 51 emakume sortzaileren lanak ikusi eta erosteko aukera egongo da, 11:00etatik 14:30era bitartean. Horrez gainera, hiru otzara zozkatuko dituzte. Aurten, bigarren aldia izango du azokak. Auskari taldeko ordezkariek ekitaldia egingo dute 12:00etan, eta, ondoren, 13:00etan, Iratik eta Nereak kontzertu akustikoa emango dute. Euria eginez gero azoka atzeratu egingo dela iragarri dute antolatzaileek.