Sei kofradiek (San Marko, Fauste, Goiuri, Santa Maña, Iurreta eta Orozketa) hiru urteotako kontuen berri emango dute. Diru kontuak eta urte hauetan egindakoak azalduko dituzte Kofradien Batzar Nagusian, eta etorkizunera begira dituzten erronka eta asmoak. Batzarra 12:00etako meza amaitu ondoren hasiko da.
Bazkalordua heldu baino lehenago, dantzari eta bertsolarien txanda izango da, eta arraltsaldean musika eta jolasak egongo dira. Aurten edalontzi berrerabilgarriak banatuko dituzte.