Abuztuaren 26an 950 urte beteko dira lehengo aldiz dokumentu batean Iurreta aipatu zela

Anboto 2022ko abu. 16a, 11:07

Argazkia: Lehior Elorriaga

Egun historiko hura gogoratzeko ekitaldi sorta antolatu dute.

Abuztuaren 26an 950 urte beteko dira lehengo aldiz dokumentu batean Iurreta aipatzen dela. Egun historiko hori gogoratzeko herritar talde batek Iurretako Udalaren, Anderebideren eta Gerediaga elkartearen laguntzagaz ekitaldi sorta antolatu dute. Ekintzei abuztuaren 25ean emango diote hasiera eta irailaren 7ra arte hainbat ekitaldi izango dira.

EGITARAUA

ABUZTUAK 25
Kanpai-hotsak eta oroimen plaka jartzea, Iurretako parrokiako elizpean. Ondoren musikariek alaiturik kalejira Iurretako kale eta tabernetatik.

ABUZTUAK 26
Meza. Ostean, gertakizun historikoaren azalpena, dantza, bertso eta musikarekin alaituta. Amaitzeko jateko zerbait eskainiko da. (Amatzako ermitan)

ABUZTUAK 31
Armando Llamosa Rubiok 'Ihurrieta 1072' berbaldia eskainiko du. Hitzaldian, garai hartako Iurretaren inguruan mintzatuko da.

IRAILAK 3
Kogollako San Millan monastegira bidaia. Iurretaren lehen aipamena gordetzen duen Becerro Galicano kodizea ikusteko aukera egongo da.

IRAILAK 4
10:00 Iurretako erdi aroko lekuetatik zehar ibilaldia.

IRAILAK 7
Juan Manuel Gonzalez Cembellinek 'Erdiaroko janariak direla eta' berbaldia eskainiko du. Ostean, 'Ihurrieta 1072' urteurreneko aldizkaria aurkeztuko da. Bukatzeko hitzaldian aipatutako janarietako batzuk dastatzeko aukera egongo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!