Kortatuk Iruñean Azken guda dantza egin bezala, Edan taldeak Azken ardau dantza egingo du etxean, Iurretako plazan. 11 urte pasatu dira Edan erromeria taldeak bere emanaldi bihurrien artean azkena eskaini zuenetik. 2011an egin zuten espuela, Durangoko jaietan. Orain, baina, taldeak azken kontzertu bat emango duela iragarri du "arrazoi berezi batengatik". Emanaldia Iurretako plazan eskainiko dute irailaren 30ean, jaiekin bat eginda. Antolatzaileek oraingoz ez dute xehetasun gehiagorik eman, baina pentsatzekoa da kontzertuan zehar ardoak dezenteko presentzia izango duela, eta Xabier Saldiasen modura, oholtzan kantari bibotedunak ikusi ahalko direla.
Taldea lozorroan egon da 11 urte hauetan guztietan. Duela urte bi, izurriak eragindako itxialdian, azken birako kontzertuetako bat ikusgai ipini zuen interneten.