Iurretako dantzariek Amaiurko batailaren oroimen ekitaldian parte hartuko dute

Anboto 2022ko uzt. 12a, 09:48

Argazkia: Txebi.

Asteburu honetan 500 urte betetzen dira Gaztelako eta Aragoiko armadek Amaiurko gaztelua, Nafarroako Erresumaren azken erresistentzia, setiatu zutenetik. 

Zapatu honetan Amaiurko gazteluko gudaren 500. urteurrena gogoratuko dute. Euskal Herri osotik ailegaturiko dantzariek gaztelu zaharraren ondoan egingo dute saioa. Baztango Baztandarrak taldea, Iruñeko Duguna eta Amaiur dantza taldeak, Tolosako Udaberri, Beasaingo Aurtzaka, Donibane Lohizuneko Begiraleak, Gasteizko Jare, Baigorriko Arrola eta Zuberoako dantzariak egongo dira Iurretakoen ondoan, dantzan.

Ekitaldia 11:00etan hasiko da. Behin dantzarien biltzarra eginda, Amaiurko herria zeharkatu eta gazteluraino joango dira, bertan lore eskaintza egin eta dantza saioa egiteko. Gero, 13:00etan, mutildantzak, gaita, muxikoak eta larrain dantza egingo dituzte herriko plazan. Egunari herri bazkari batekin emango diote bukaera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!