Joseba Sarrionandiaren lana aztertuko dute EHUren Udako Ikastaroetan

Anboto 2022ko eka. 28a, 11:09
@ainhoairaola

Joseba Sarrionandiaren literatura: bitakora kaiera izeneko ikastaroa antolatu dute Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen barruan. Uztailaren 18an eta 19an izango da, EHUk Bilbon duen Bizkaia aretoan, eta izena emateko aukera zabalik dago webgune honetan. 

Mari Jose Olaziregik eta Nerea Eizagirrek zuzenduko dute ikastaroa, eta Sarrionandiaren "unibertso literarioaz" hausnartzeko helburuagaz. Besteak beste, William Anthony Douglass, Eider Rodriguez Martin eta Leire Bilbaok eskainiko dituzte berbaldiak, eta literatura emanaldi musikatuak ere egongo dira. Besteak beste, Sarrionandiak berak Ines Osinagagaz batera Olatu arteko txalupa arraroa taularatuko du. 

JOSEBA SARRIONANDIAREN LITERATURA: BITAKORA KAIERA

Uztailak 18

  • 09:00 Mari Jose Olaziregi eta Nerea Eizagirre: ikastaroaren hasiera.
  • 09:15ean Lorea Bilbao: inaugurazio instituzionala. 
  • 09:30ean William Anthony Douglas: Diáspora y cultura vasca. La obra de Joseba Sarrionandia como paradigma diásporico
  • 10:15ean Leire Rodriguez: Kalaportuko marinela. Joseba Sarrionandiaren itsasoetan barna
  • 11:30ean Leire Bilbao: Poesia dena eta ez dena (ez diren gauzak ere badirelako)
  • 12:15ean Aiora Jaka Irizar: Tradutore tradittore. Sarrionandiaren liburutegian barna
  • 18:30ean: Ines Osinaga eta Joseba Sarrionandia: Olatu arteko txalupa arraroa. Letrak eta doinuak elkarrizketan

Uztailak 19

  • 09:30ean Mikel Aierbe Sudupe: Narrazio guztiak berrirakurtzen
  • 10:15ean Nerea Eizagirre: Sarrionandiaren erbeste literarioa: kontrapuntuzko idazkerarantz.
  • 11:30ean Joseba Sarrionandia: Bizitzan artekatutako liburuak.
  • 18:30ean Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandia: Memoriaren mapa. Abesti batzuen inguruko elkarrizketa
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!