[GUTUNA] Maspe kaleko obretan gauez ateratako zarata kritikatu dute auzokideek

Anboto 2022ko eka. 23a, 16:28

"Atzo, 2022ko ekainaren 22an, obrak gau osoa iraun zuen, auzokide guztien atsedenaldia etenez. Hori guztia, aurreko oharpen gabe eta inolako bandorik jarri gabe", salatu du Maspe auzoko auzokide batek.

Atzo gauean Maspe kalean gertatutakoa ez da izan parranda edo jai baten ondorioz, baizik eta obra batengatik. Onartu beharra dago, etxe alboan etxebizitza baten obra bat izatea ez dela inorentzako atsegina. Zaratak, hautsak eta orden faltak edozein gogaitu dezake. Baina ulertu behar den gauza bat da. Eta ordu logiko baten bukatzen badute egindako jardunaldiaren kalteak ez dira hain gogaikarriak.

Baina atzo, 2022ko ekainaren 22an, obrak gau osoa iraun zuen, auzokide guztien atsedenaldia etenez. Hori guztia, aurreko oharpen gabe eta inolako bandorik jarri gabe. Horrez gain, Iurretako udaletxearekin eta arkitektoarekin hitz egiterakoan, erantzukizun guztiak kendu nahi izan dituzte, ezer ez zekitela argudiatuz.

Mapi Zugazartaza

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!