Irantzu Idoatek irabazi du Euskal Herriko Eskolarteko txapela

Anboto 2022ko eka. 20a, 09:39
@XDZ

Zapatuan izan zen Euskal Herriko Eskolarteko txapelketaren finala. 180 bertsozale elkartu ziren Iurretako Kepa Arroitajauregi frontoian. Unai Iturriaga bertsolari durangarrak jantzi zion txapela Idoateri. Maddi Agirre izan zen txapeldunordea. 

Hamabi gaztek parte hartu zuten finalean: Aetz Etxart, Beñat Astiz, Daia Harluxet, Danel Herrarte, Eki Mateorena, Haira Aizpurua, Izaro Bilbao, Jon Mendiluze, June Aiestaran, June Diaz, Maddi Agirre, eta Irantzu Idoate txapelduna. Gai-jartzaile lanetan Idoia Anzorandia aritu zen, eta Beñat Vidalek aurkeztu zuen saioa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!