[ARGAZKIAK] Iurretan gazteen herri kirol erakustaldiak egin zituzten

Anboto 2022ko eka. 15a, 13:14
Parte hartzaile denen familia argazkia.

Besteak beste, Durangoko Landkao eskolako gazteak batu ziren.

Joan zen domekan benjamin eta kimu mailetako herri kirol erakustaldiak egin zituzten Iurretako Kepa Arroitajauregi pilotalekuan.  Durangoko Landako eskolako, Markina Xemeingo eskoletako, Galdakaoko Eguzkibegi eskolako eta Arratzuko Barrutia eskolako umeak batu ziren. Heki herri kirol kluba izan zen antolatzailea. Sokatiran, ingude-jasotzen eta saku-eramaten aritu ziren, besteak beste.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!