Unai Iturriagak jantziko dio txapela Eskolartekoaren irabazleari

Anboto 2022ko eka. 15a, 06:00

Zapatuan egingo dute Euskal Herriko Eskolartearen finala, Iurretan. 11:30ean izango da saioa, Kepa Arroitajauregi frontoian. Sarrera doakoa da, baina gonbidapena eskuratu beharko da www.bertsosarrerak.eus atarian. 

Aetz Etxart, Beñat Astiz, Daia Harluxet, Danel Herrarte, Eki Mateorena, Haira Aizpurua, Irantzu Idoate, Izaro Bilbao, Jon Mendiluze, June Aiestaran, June Diaz eta Maddi Agirre dira 34. Euskal Herriko Eskolartekoan arituko diren bertsolariak. 

Unai Iturriaga bertsolari durangarrak jantziko dio txapela irabazleari. Eskolarteko txapelketaren helburuak 14 eta 18 urte bitarteko gazteei jendaurrean bertsotan aritzeko plaza eskaintzea eta zaletasuna bultzatzea dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!