[EGITARAUA] Ohiko formatua berreskuratuko du Iurretako Kalez kale jaialdiak

Anboto 2022ko eka. 14a, 13:16

Kalez kale jaialdiaren XVI. edizioa egingo dute asteburuan. Gaur aurkeztu dute kale antzerki jaialdiaren egitaraua. Bost emanaldi egingo dituzte barikutik eta domekara bitartean. "Oso pozik gaude ohiko formatua berreskuratu eta Kalez Kale ostera Iurretan gozatu ahal izateaz" azaldu du Iñaki Totoriakaguena alkateak. 

"Interakzioa berreskuratzea garrantzitsua da, bai publikoarentzako baita antzezleentzako ere. Guztiok eskertuko dugu zutik egotea eta barre egin ahal izatea", azaldu du Deabru Beltzak konpainiako Oscar Castaño 'Garbitxu'-k; bera arduratu da jaialdiaren diseinuaz, baita ere. "Kalez kale jaialdia, Euskal Herriko taldeak soilik programatzen dituen jaialdi bakarra da". "Urte hauetan guztietan 90 konpainia igaro dira jailditik, eta guztira, 500 aktore baino gehiagok eta milaka zaletuk parte hartu dute", azpimarratu du Pilar Jimenez kultur arloko arduradunak. 16.500 inguru euroko aurrekontua du jaialdiak. 

Euria eginez gero, Askondoko karpan egingo dituzte emanaldiak. 

Hona egitarau osoa:

EKAINAK 17 - BARIKUA

  • 18:30ean, Deabrukeriak antzerki taldearen 'Plaza abordaia', Askondon.
  • 20:00etan, Eriz magoaren 'Auskalo', Dantzarin.

EKAINAK 18 - ZAPATUA

  • 18:30ean, Amezturen 'Yes we art', Dantzarin.
  • 20:00etan, Tosco zirkoaren'Oh opera'. Askondon.

EKAINAK 19 - DOMEKA

  • 13:30ean, Trapu Zaharraren 'Por hacer un favor'. Askondon.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!