N-634 errepidean, Iurretan, auto bat errepidetik irten da eta auto ilarak daude

Anboto 2022ko eka. 8a, 14:54
Iurretan gertatu den istripuko irudia.

Istripuak ez du zauriturik eragin.

Gaur, 14:30 inguruan, auto bat errepidetik irten da N-634 errepidean, Iurretan. Bilborako noranzkoan gertatu da. Istripuak ez zauriturik eragin, Ertzaintzaren arabera. Une honetan errei bakarretik ari dira trafikoa bideratzen eta kilometro bat inguruko auto ilarak daude, Trafiko Zuzendaritzako iturrien arabera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!