[ARGAZKI GALERIA] Kultur aniztasunaren eguna ospatu dute Iurretan

Anboto 2022ko eka. 4a, 16:03

Ekitaldi sorta antolatu dute Iurretan Kultur Aniztasunaren Munduko Egunaren harira. Gaur, besteak beste, arroza egin eta jateko batu dira dozenaka herritar.

Horrez gainera, 12:00etan Ghanako musikagaz girotu dute jaia; henna eta txirikorda tailerrak egin dituzte goizean, baita ere. Bazkalostean, kafe dastaketa egingo dute batutako lagunek. Eguna musikagaz borobildiko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!