[BIDEOA] Joseba Sarrionandiak euskaltzain urgazlearen diploma jaso du, Akademiak izendatu eta 30 urtera

Anboto 2022ko eka. 3a, 13:49

Idazle iurretarra Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon, egon da gaur. Andres Urrutia euskaltzainburuak entregatu dio diploma. 

Euskaltzaindiak jakinarazi duenez, Joseba Sarrionandiak euskaltzain urgazlearen diploma jaso du gaur; izendatu zutenetik 30 urtera. 1991ko urtarrilaren 31n izendatu zuten urgazle, baina orain arte ez du diploma jasotzeko modurik izan. Diplomaz gainera, Andres Urrutia euskaltzainburuak liburu-sorta bat ere oparitu dio Sarrionandiari. 

Astelehenean, idazle iurretarra Euskaltzaindiaren egoitzara bueltatuko da. Bertako areto nagusira. Bilbo Zaharra euskaltegiak Ramon Saizarbitoria idazlearen Martutene eleberriari buruzko jardunaldia antolatu du, eta bertan izango da Sarrionandia, Pilar Kaltzadagaz eta Aingeru Epaltzagaz batera. Jardunaldia arratsaldeko 19:00etan egingo dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!