Iurretan izango da Euskal Herriko Eskolartekoa, ekainaren 18an

Anboto 2022ko eka. 2a, 09:00
Iaz Abadiñon egin zen Eskolartekoa.

Aurtengoa Euskal Herriko Eskolartekoaren 34. edizioa izango da; bertan, 14 eta 18 urte bitarteko bertsolari gazteak batuko dira. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. 

Iurretako hitzordurako parte-hartzaile zerrenda oraindik guztiz erabaki gabe dago, izan ere, Ipar Euskal Herriko finala egin gabe dago oraindik; zapatuan, ekainak 4 izango da, Itsasun. Gipuzkoako Eskolartekotik June Aiestaran eta Jon Mendiluze sailkatu dira; Arabako eta Nafarroako Eskolartekotik, ostera, Maddi Agirre eta Danel Herrarte eta Beñat Astiz eta Eki Mateorena sailkatu dira, hurrenez hurren. Larrabetzun jokatu zen Bizkaiko finala, Izaro Bilbao eta June Diaz sailkatu ziren. 

Iurretako finala 11:30ean hasiko da. Saioaren ostean, mokadua eskainiko dute bertan. Bertsozale elkarteak eta Ikastolen elkartean antolatzen dute gazteen bat-bateko bertsolari txapelketa; aurten, Iurretako Udalaren laguntza izango dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!