Abadetxeko saloiaren jardunak dinamika proipioa izango du bultzatzaileek nabarmendu dutenez, nahiz eta Abadetxearen proiektuaren barruan egon. Hainbat kultur ekintza antolatzea da helburua, "barrutik eta kanpotik plaza biziberritzeko". Eta horretarako asanblada irekia egingo dute, eta herritarrak bertaratzera animatu dituzte, ideia eta proposamenak partekatzeko, eta "egitasmoa indartzeko".
Saloia atontzeko ideiak landuko dituzte batzarrean, eta udarako ekintzak proposatuko dira. Batzarra 18.00etan hasiko da.