Aurrekontu parte hartzaileetan botoa emateko aukera dute iurretarrek

Anboto 2022ko mai. 23a, 13:37

Iurretako Udalak 2022ko Aurrekontu Parte hartzaileetara bideratuko dituzten 50.000 euroak zein proiektutan erabiliko diren erabakitzeko bozka fasea zabaldu du. Bederatzi proiekturen artean hiru onenen alde bozkatzeko aukera dute iurretarrek, ekainaren 5era bitartean.

Bozka online eman daiteke udalaren webgunea eta sare sozialak erabiliz. Bestalde, etxeetara bidali dituzten eskuorriak bete daitezke, eta gero hainbat tokitan jarri dituzten postontzietan sartu.

Udalak jasotako proposamen guztien azterketa teknikoa egin ondoren, bederatzi proiektu igaro dira bozketa fasera, 

  1. Udalerriko bankuen berriztapena
  2. Arriandin beste aisialdi gunea jartzea
  3. Beresin txintxaunak berritzea
  4. Iturburu kaleko espaloia eta oinezkoentzako gunea konpontzea
  5. Beresin ura husteko autokarabanen gunea jartzea
  6. Hilerria mantentzeko eta konpontzeko jarduketa
  7. Kalistenia gunea instalatzea
  8. Gabonetako apainketa jartzea Bidebarrietan
  9. Zoladura labankorretan tratamendu irristagaitza egitea
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!