Txirrindulari batek istripua izan ondoren autopilaketak sortu dira Iurretan

Anboto 2022ko mai. 19a, 12:36

Txirrindulari batek istripu larria izan du N-634 errepidean, Iurretan. Ertzaintzak jakin eragin duenez, Bilboko noranzkoan gertatu da ezbeharra, 12:00ak inguruan, eta momentu honetan autopilaketak daude. Txirrindularia ospitalera eraman dute zauriak artatzeko.

Ertzaintzak erreil bat itxi du eta txandakako zirkulazioa ezarri du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!