Atzo arratsaldean ipini zituzten martxan bilaketa lanak, Iurretan, Orozketa inguruan. Ertzaintza, mendiko erreskate taldekoak, udaltzaingoa, Elorrioko erreskate taldeko txakurrak, suhiltzaileak eta Gurutze Gorrikoak ibili dira emakumearen bila.
Ertzaintzak baieztatu duenez onik agertu da atzo Iurretan desagertutako 81 urteko emakumea. Bertaratu diren osasun zerbitzuek artatu ondoren, Galdakaoko erietxera eraman dute.