Gurutze Frades hamar onenen artean sailkatu da Utah-ko Munduko Ironmanen Txapelketan. Kirolariak bere sare sozialetan esan duenez, "pozik" dago ST George herrian jokatutako txapelketan lortutako emaitzagaz. Lasterketaren azken momentura arte borrokatu behar izan du goiko postuetan amaitzeko. "Lehia oso gogorra izan da, hamar onen artean sartzea gertu nuen, eta ez nuen. Amaierara arte oso borrokatua izan da", azaldu du iurretarrak bere sare sozialetan. Munduko txapelketa batean bere inoizko postu onena 15. postua zen. Orain arte Ironmanen Munduko Txapelketa baten parte hartu duen bosgarren aldia izan da. Aurten Fradesek munduko txapelketa bitan parte hartuko du. Utah-koa iazko txapelketa da, 2022ra atzeratu zena COVIDaren ondorioz. 2022koa Konan (Hawaii) jokatuko da urrian.
Bestalde, Gorka Garitaonandia durangarrak laugarren egin du bere adin tartean (50-54 urte).