Jasangarritasunerako Hezkuntza generoaren ikuspegitik lelopean garatu diren topaketetan Juan Orobiogoitia Institutuko zuzendaria den Ana Agirrek jasangarritasunerako hezkuntza eta genero begirada uztartuz institutuan garatutako esperientziak partekatu ditu, Orobiogoitian haziak ernetzen: jasangarritasuna betaurreko moreekin izenburupean egindako aurkezpenean.
Besteak beste, STEAM-EA30 proiektuen arteko esperientziaren helburuak eta antolamendua, LILATOIA ( Hezkidetza, Gorputz Hezkuntza eta EA30 batz) eta 15 minutu leitzen esperientziak izan zituen berbagai. Topaketak apirilarem 29an izan ziren.
Lucía Iglesias (Santiagoko Unibertsitatea) eta Yayo Herrero (Garúa, Saberes y Proyectos Ecosociales S.L.) hizlarien ponentziak entzuteko aukera ere egon zen topaketetan. Era berean, Urnietako Magale ikastetxeko ordezkariek euren esperientzia azaldu zuten.