1937ko apirilaren 28an tropa frankistek indarrez hartu zituzten Durango eta orduan Durangoren barruan zegoen Iurreta, eta egun haren 85. urteurrena gogoratzeko ekitaldia egin dute, herri ekimenetik sortutako ekitaldia. Modu horretan, 1936an hasi eta 1939ra arte iraun zuen gerra hartan "hildakoen, zanpatutakoen eta erbesteratutakoen" oroimenez hil kanpaiak jo dituzte, 12:00etan.
Ikurriña ere ipini dute Montoiko zubian.