Herriko kultur sorkuntza sustatzeko diru-laguntza emango du Iurretako Udalak

Anboto 2022ko api. 27a, 13:18

Iurretako ondare historiko eta kulturalarekin lotura duten eta garrantzi berezia duten proiektuak eta kultur sorkuntza sustatzeko asmoz, diru-laguntza emango dute. Diru-laguntzarako partida 6.000 eurokoa da eta eskabideak maiatzaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dira. Izen ematea Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan egin daiteke. 

Udaletik jakitera eman dutenez, laguntza ekonomikoa eman nahi zaie 2022an hainbat diziplinatan sorkuntza proiektu espezifikoak garatu nahi dituzten herritarrei, taldeei eta elkarteei. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!