Iurretako Udalak Pirata Eskola! izeneko proiektua ipini du martxan, umeei udako aisialdi tailerrak eskaintzeko asmoz. Aisialdi programa 3-12 urte bitarteko umeentzat egongo da zuzenduta, eta elebiduna izango da; euskaraz eta ingelesez eskainiko dute. Tailerrak Iurretako herrigunean egingo dituzte, aire zabalean edota udalaren lokaletan. Jardueraren asteak 40,66 €-ko kostua izango du erroldatuentzat eta 52,86 €-koa erroldatugabeentzat. Horrez gainera, jangela zerbitzua egongo da nahi duenarentzat. Eskariek plaza kopurua gainditzen badute, udalak zozketa egingo du. Izena eman nahi dutenek Herritarrentzako Arreta Zerbitzura jo beharko dute. Onartuen zerrenda maiatzaren 12an argitaratuko dute.