Iurretako Udalak ludoteka berriz irekiko du apirilaren 25an

Anboto 2022ko api. 19a, 15:22

Zerbitzu berri honek Kultur Etxeak, Bibliotekak eta Etxegok eskaintzen duten eskaintza indartuko du.

Iurretako Udalak apirilaren 25ean irekiko ditu berriro Ibarretxe Kultur Etxean dagoen Ludotekako ateak, haur eta gazteen aisialdia betetzeko asmoz.

Haurrek beren garapen sortzaile eta ludikoaren bideari ekiteko aukera izan dezaten, hainbat txokoz osatutako gune bat sortu dute kultur etxean, hala nola pintura eta marrazketa txokoa, mahai-jokoen txokoa, irakurketa-txokoa, sorkuntza- eta jolas-txokoa.

Zerbitzua 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzat da, eta astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara, eta, 17:00etatik 19:30era, egongo da zabalik. 0-5 urte bitarteko haurrek heldu batekin egon beharko dute gelan. Eskariaren arabera, plazak eta egonaldiak mugatuak izango dira.

Gainera, Gabonetan, Aste Santuan eta abarretan jarduera bereziak izango dira, eta parte hartzeko izena eman beharko dute horretarako ezarritako epeetan.

Zerbitzu berri honek indartu egiten du Kultur Etxeak, Bibliotekak eta Etxego gazteleku zerbitzuak eskaintzen duten eskaintza.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!