Iurretan 2022ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesua hasi dute

Anboto 2022ko mar. 31a, 10:36

Iurretarren proposamenak jasoko dituzte lehen fase batean, eta batutako informazioa aztertuko dute, bigarren fase batean proiektuak lehenesteko. Apirilaren 10era bitartean batuko dituzte proposamenak.

Iurretarrek aurrez aurre parte hartu ahal izango dute bulego eta udal eraikinetan. Gainera, kutxak eta postontziak jarriko dira proposamenak biltzeko. Udalaren webgunean dagoen inprimaki digitalaren bidez ere parte hartu daiteke.

Bestalde, apirilaren 4an, herriko auzoetatik igaroko da pertsona bat prozesuaren berri emateko eta parte hartzea errazteko, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Eta, apirilaren 5ean, dibulgazio-saioa bat egingo da nagusien egoitzan, 18:00etan. 

Jasotzen diren proposamen guztiak udaleko zerbitzu teknikoek aztertu eta baloratuko dituzte, eta aurrekontu parte-hartzaileen bigarren fasera pasako dira.

Iaz Iurretako hirigunean komun publiko bat jartzeko proposamenak egin zuen aurrera. Lan horiek esleipen prozesuan daude momentu honetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!