Dozenaka lagunek azken eraso sexista gaitzetsi dute Iurretan

Anboto 2022ko mar. 29a, 19:31

Zapatuan gertatu zen erasoa. Iurretan emakume bat erasotua izan zen.

Zapatuko eraso sexista salatzeko kontzentrazio isila egin dute Iurretan, udalak, Anderebidek eta Auskarik deituta. Eta herrian inongo erasorik, izan fisikoa zein psikologikoa, ez dutela onartuko adierazi dute. Horrez gain, biktimari babes osoa adierazi diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!