Iurretako Udalak, Anderebidek eta Auskarik kontzentrazioa deitu dute biharko, zapatuan gertatutako eraso sexista salatzeko. Herritarrei bertaratzeko deia egin diete.
Gainera, emakumeen aurkako erasorik, izan fisikoa zein psikologiko, ez dutela onartuko adierazi dute. Horrez gain, biktimari beraien babes osoa adierazi diote.