Jaurlaritzaren Ingurumen txostenean, Durangoko Udalak kontutan hartu beharreko zenbat alderdi jasotzen direla gogoratu du Iurretako Udalak, ohar batean. Hau da, Jaurlaritzak konpromisoa hartu duela Durangoko enpresa batean sorturiko "arazo puntuala" konpontzeko. Gainerau du Durangok airearen kalitateari buruz lor ditzakeen ondorioak "datu zientifiko abalatu eta adierazgarrietan" oinarritu behar dituela, "eta ez balio anomaloak izan daitezkeen datu puntualetan".
Ildo horretan, Tecanaliak egindako azterlanari dagokionez, Iurretako Udalak adierazi du, Ingurumen Sailak berretsi duela "azterlan horretako datuak ez direla Durangoko ezta inguruko airearen kalitatearen adierazgarri".
Iurretako Udalak dio lanean jarraituko duela Jaurlaritzako Ingurumen Sailagaz batera, "horrek baitu neurri zuzentzaileak kontrolatzeko, ikuskatzeko eta aplikatzeko eskumena, baita horretarako ezagutza eta baliabide tekniko eta zientifikoak ere". Bestalde, eskualdeko udalen arteko lankidetza "premiazkoa" dela nabarmendu dute Iurretako udal arduradunak.