Garbigune mugikorra ipini dute Iurretako Askondo kalean

Anboto 2022ko mar. 14a, 10:26

Garbigune mugikorra martxoaren 22ra arte egongo da Iurretan. Martxoaren 22ra arte iurretarrek birziklatzea errazagoa izango dute, ohiko garbiguneetara joatea saihestuz.

Iurretarrek etxeko tresna elektriko txikiak, sukaldeko tresnak, sukaldeko olioa (Ontzi txikai), telefono mugikorrak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, xurgatzaile kutsatuak, tonerrak, tinta-kartutxoak, kapsula metalikoak, kapsula plastikoak, pilak, CDak, DVDak eta kassetteak uzteko aukera izango dute. 

Iurretako Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak birziklatzea herriko erdigunera hurbiltzen dute helburu, "herritarrak Iurreta garbiagoa eta, ondorioz, Bizkaia garbiagoa lortzeko elkarlanean jarraitzearen garrantziaz kontzientziatzeko", azaldu dute ohar baten bitartez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!