Kirola egiteko, beste herri batzuetako udal kirol azpiegiturak erabiltzen dituzten Iurretan erroldatutako herritarrei daude zuzenduta kirol jardueratara biderautako diru-laguntzak. Udal azpiegiturak erabiltzeko herrian erroldatuta ez egoteagatik ordaindu beharreko aldea ordainduko zaio eskatzaileari. Guztira 10.000 euro bideratuko dira diru-laguntza horietara.
Bestalde, 2021ean musika ikastaroa egin duten iurretarrentzako diru-laguntzetara 9.000 euro bideratuko dira. Ikastaroa ematen den herrian erroldatuta ez egoteagatik ordaindu beharreko diru kopuruagatik jasoko dute laguntza. Azkenik, 2020-2021 ikastaroan zehar euskara ikasten jardun duten herritarrek ere eskatu dezakete diru-laguntza, horregaz matrikularen erdiari aurre egiteko. Diru-laguntza horietarako 2.000 euro gorde dira.
Formakuntza emandako zentroaren ziurtagiria aurkeztu beharko da diru-laguntza eskatzeko, ikastaro orduen %80ra joan dela ziurtatuz. 2020-2021 ikasturtean Iurretan erroldatuta egotea ere beharrezkoa izangp da. Informazio gehiagorako 94 620 03 42 telefono zenbakira deitu daiteke.