Bizkaiko lehenengo bizipista izango denaren lanak joan zen azaroan hasi zituzten. 12,7 milioi euroko inbertsioa eskatuko duen bizipistak N634 errepidearen bi aldeak lotuko ditu: Arriandi zubitik, Amezketatik Arriandi industriguneko biribilguneraino, eta, Arandiako zubitik Santa Mañatik Beresiraino. Bada, Iurretako Udalak proposatu zuen Arandian, bidegorria Beresi aisialdi-guneraino luzatzea. Horretarako, N-634 errepidearen ardatza hiru metro inguru mugituko da Mallabienaruntz, hartara, oinezkoentzako eta bizikletentzako pasabidea errepidearen eta Arandiako eraikinaren arteako sartzeko. Halaxe azaldu dute ohar batean. Erabilera partekatutako plataforma horrek Beresiko aisialdi-gunea eta Iurretako herrigunea lotuko ditu.
Beraz, herrigunetik Santa Apoloniarantz doan bidegorria Beresi aisialdi-gunearekin etaTabernabarri eta Arriandi industriguneekin lotuta geratuko da. Iñaki Totorikaguena alkatearen berbetan, "Arandiako lotura hau luzaroan gura izan dugu, beti izan delako konponbideko zaileko puntua. Orain, posible izango da Bizkaiko Aldundiari esker, eta udalagaz elkarlanean". Totorikaguenak Aldundiak eraikitzen diharduen bizipistaren garrantzia ere nabarmendu du, "beste mugikortasun modu bat bultzatzeko". Era berean, dio Udalak eta "apostu irmoa" egiten duela Iurretako oinezkoentzalp eta bizikletentzako loturak "hobetzeko" eta "zabaltzeko".