Bada, jakinarazi dute data berria: martxoaren 19an egingo dute, Askondoko aterpean. Prestaturiko egitaraua birmoldatu egin dute eta azken zehaztapenak daude lotzeko, antolatzaileen berbetan. Azokak herriko ostalarien babesa du aurten ere, eta lau garagardogile izango dira bertan: Garai Brewing, Drunken Bros, Saltus eta Baober.