Bart, 00:53 inguruan, auto istripua gertatu da Iurretako autopistarako ordaintokian. Seat Insignia markako auto batek ordaintokia jo du eta autoa irauli egin da. Auto gidaria zauritu egin da eta Galdakaoko ospitalera eraman dute, Ertzaintzako iturrien arabera.
Atzo arratsaldean, 18:20 inguruan, beste istripu bat gertatu zen hantxe bertan, ordaintokiaren ondoan, suhiltzaileek sare sozialetan informatu dutenez.
Sutea Iurretan
Bestalde, gaur goizaldean, 06:20 inguruan, sute bat gertatu da Iurretako Bidebarrieta kaleko enpresa abandonatu batean. Suhiltzaileak bertaratu dira eta "segituan" itzali dute sua, Ertzaintzaren arabera. Jasoerak ez du zauriturik eragin.
Sutea gertatu den eraikineko irudia. (@BomberosIurreta)