Zaldai mendi taldeak 1.510 euro eman dizkio Angelman Sindromea Elkarteari

Anboto 2022ko ots. 14a, 14:16

Iurretako 'Basatza' IV. Mendi Bizikleta Martxako izen emateekin 1.510 euro batu zituen Zaldai mendi taldeak, eta diru hori guztia Angelman Sindromea Elkarteari eman dio. Guztira 182 lagunek parte hartu zuten urtarrilaren 29an egin zen bizikleta martxan.

Asteburu honetan eman dio Zaldaik dirua Angelman Sindromea Elkarteari, gaixotasun horren ikerketan laguntzeko erabili dezan. Bihar, otsailaren 15ean, ospatuko da Angelman Sindromearen nazioarteko eguna.

Aurretik ere erakutsi dio elkartasuna Zaldaik Angelman Sindromea Elkarteari. 2019an antolatutako Basatza bizikleta martxan parte hartu zutenen izen emateekin batutako dirua ere eman zioten Angelman Sindromea Elkarteari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!